• Gizarte-erantzukizun korporatiboa

    • Gure enpresak gaur egungo gizarteko erronkei erantzuten die. Geure lana garatzen duguneko ingurunearekin daukagun konpromisoari eutsi nahian, zenbait erakunderi eta kirol-talderi bete-betean laguntzen diegu euren helburuak lortzen.
      Gizarte-erantzukizun korporatiborako politika aktibo eta sendo hori etengabe hobetzeko dugun filosofiarekin bat dator.
    • Badira 20tik gora urte Apurtuarte Futbol Taldeko babesleak garela. Bizkaiko futboleko historiko hau Txorierriko bailarako taldeen dekanoa da.
    • Horrez gain, Athletic Fundazioko kideak ere bagara. Irabazi-asmorik gabeko erakunde horrek bete-betean lan egiten du futbolarekin zein kirolekin lotutako jarduera kultural, sozial eta kirol-arlokoen antolaketan nahiz sustapenean.
    • Era berean, Bizkaialde Fundazioarekin ere lan egiten dugu. Erakunde horrek, hain zuzen ere, laguntza eta euskarria ematen dizkie Bizkaiko kirol-taldeei, lehiakortasun-maila handienean parte hartzen dutela bermatzeko.