Lege-oharra

Enpresaren datuak

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeko 10. artikulua betetzeko asmoz, enpresaren identifikazio-datuak azaltzen dira ondoren. Izena: IBARRONDO TALDEA Sozietatearen izena: GRÚAS Y TANSPORTES IBARRONDO, S.A. IFK: A 48083927 Sozietatearen helbidea: La Avanzada errepidea 5. 48950 Erandio. Bizkaia. Telefonoa: 944532916 Posta elektronikoaren helbidea: info@grupoibarrondo.com

Jabetza intelektuala

Diseinu grafikoak, irudiak, argazkiak, soinuak, animazioak, testuak eta enpresaren izenean azaltzen diren informazioa eta edukiak jabetza intelektual eta industrialaren eskubideei buruzko legeria espainiarraren babespean daude GRÚAS Y TRANSPORTES IBARRONDO, S.A. enpresaren alde. Beraz, ez dago webgunea eta titularrari legearen arabera aitortutako gainerako eskubideak oso-osorik edo zati batez erreproduzitzerik edota argitaratzerik eta modu informatikoan tratatzerik, banatzerik, zabaltzerik, aldatzerik, eraldatzerik edo deskonpilatzerik, GRÚAS Y TRANSPORTES IBARRONDO, S.A. enpresaren aurretiazko baimen idatzia eduki gabe. Erabiltzaileak webgune honetan agertzen den materiala bere erabilera pertsonal zein pribaturako bakarrik erabili ahal izango duenez, debekatuta egongo da helburu komertzialetarako edo legez kanpoko jardueretarako erabiltzea. Jabetza intelektualaren ondorioz sortutako eskubide guztiak GRÚAS Y TRANSPORTES IBARRONDO, S.A. enpresak erreserbatu ditu berariaz. GRÚAS Y TRANSPORTES IBARRONDO, S.A. enpresak bermatu egingo du aurreko baldintzak bete egiten direla eta bere web orri guztietan aurkezten diren edukiak behar bezala erabiltzen direla. Horretarako, kasuan kasuko ekintza zibil eta penal guztiak erabili ahal izango ditu erabiltzaileak eskubide horiek urratzen dituenean edo betetzen ez dituenean.

Norberaren datuen babesa

GRÚAS Y TRANSPORTES IBARRONDO, S.A. enpresak bere gain hartzen ditu indarreko legezko eta arauzko arautegian norberaren datuak babesteko zehaztutako betebeharrak, baina, batez ere, arautegi horretan norberaren datuen babeserako eskatutako segurtasun-mailak bermatzeko konpromisoa. Horretarako, behar besteko neurri teknikoak eta antolaketa-arlokoak ezarri beharko ditu, galerarik, erabilera txarrik, aldaketarik, baimenik gabeko sarbiderik eta gainerako ustezko arriskurik egon ez dadin. Era berean, GRÚAS Y TRANSPORTES IBARRONDO, S.A. enpresak modu berezian bete beharko du bere titularitatepean Espainiako Datuak Babesteko Agentziari behar bezala jakinarazitako fitxategietako datuak isilpean gordetzeko betebeharra. Norberaren Datuen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan (DBLO) xedatutakoaren arabera, jakinarazi egiten dizugu web orri honen bidez ematen dituzun datu pertsonalak GRÚAS Y TRANSPORTES IBARRONDO, S.A. enpresaren titularitate eta ardurapeko fitxategian gordeko direla (La Avanzada errepidea 5. Erandio. Bizkaia), gurekin duzun harreman komertziala edo beste era batekoa kudeatu ahal izateko. Zuk zeuk, hain zuzen ere, behar besteko baimena ematen diguzu zure datuak helburu horretarako erabili ditzagun. Horrez gain, zure datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzu. Horretarako, GRÚAS Y TRANSPORTES IBARRONDO, S.A. enpresarekin goian adierazitako helbidean harremanetan jarri besterik ez duzu.

Beste gai batzuk

A.- GRÚAS Y TRANSPORTES IBARRONDO, S.A. enpresak ordenagailuan bertan gordeko diren cookieak darabiltza. Cookieak gure ordenagailuak zurera bidaltzen dituen fitxategi txikiak dira, baina ez digute inolako informaziorik ematen ez zure izenari buruz ez beste edozein datu pertsonali buruz. Gure cookieek ezin dute zure ordenagailuko datuak irakurri, ezta zure ordenagailuan lehendik zeuden cookieak ere. Erabiltzailea GRÚAS Y TRANSPORTES IBARRONDO, S.A. enpresaren web orrietan nabigatzen denean, kokaleku duen zerbitzariak modu automatikoan antzemango du zure ordenagailuaren IP helbidea zein den, bisitaldia zer egun eta ordutan hasi eta amaitu egiten den eta zer ataletako informazioa kontsultatu duzun. Zerbitzariak datu horiek ezagutu beharko ditu, komunikatzeko, egindako eskaera bidaltzeko eta, nabigatzailearen bidez, pantailan bertan ikusteko. Nahi izanez gero, zeure nabigatzailea konfiguratu ahal izango duzu, pantailan bertan cookierik jasoko duzun jakinarazi diezazun. Erabiltzaileak cookie horiek ez jasotzeko konfiguratu ahal izango du bere ordenagailua. Hala ere, enpresaren webguneko informazioa eskuratu ahal izango du.

B.- GRÚAS Y TRANSPORTES IBARRONDO, S.A. enpresak aldez aurretik jakinarazi gabe aldatu ahal izango du bere web orrian dagoen informazioa, baita haren konfigurazioa eta aurkezpena ere.

C.- Honen bidez, GRÚAS Y TRANSPORTES IBARRONDO, S.A. enpresak behar besteko konpromisoa hartzen du, PUBLIZITATE ENGAINAGARRIRIK EZ EGITEKO. Horretarako, beraz, ez dira publizitate engainagarritzat hartuko GRÚAS Y TRANSPORTES IBARRONDO, S.A. enpresaren web orriko ataletako edukian bertako informazioaren artapen edota eguneraketa osagabearen edo akastunaren ondorioz sortu daitezkeen errore formalak edo zenbakizkoak. Idatz-zati honetan xedatutakoaren ondorioz, GRÚAS Y TRANSPORTES IBARRONDO, S.A. enpresak behar besteko konpromisoa hartzen du, errore horiek haien berri eduki bezain laster zuzentzeko.

D.- GRÚAS Y TRANSPORTES IBARRONDO, S.A. enpresak behar besteko konpromisoa hartzen du, JAKINARAZPEN KOMERTZIALAK ZER DIREN ZEHATZ-MEHATZ ADIERAZI GABE EZ BIDALTZEKO, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean xedatutakoaren arabera. Ondorio horietarako, ez da jakinarazpen komertzialtzat hartuko GRÚAS Y TRANSPORTES IBARRONDO, S.A. enpresak BEZEROEI bidalitako informazio guztia, betiere, helburua bezeroaren eta GRÚAS Y TRANSPORTES IBARRONDO, S.A. enpresaren artean dagoen kontratu-harremanari eustea eta bezeroak enpresarekin kontratatutako zerbitzuko informaziorako, prestakuntzarako eta beste jarduera batzuetarako zereginak betearaztea bada.

E.- GRÚAS Y TRANSPORTES IBARRONDO, S.A. enpresak ez du inolako erantzukizunik izango, enpresaren web orrian sartzean edota bertan dauden informazioak erabiltzean erabiltzaileak ezarri beharreko edozein arau betetzen ez badu.

F.- GRÚAS Y TRANSPORTES IBARRONDO, S.A. enpresak ez du inolako erantzukizunik izango, webgune honetako informazioa, gaiak eta programak erabiltzean kalte-galerak sortzen badira, haien ezaugarriak edonolakoak direla ere. Enpresaren web orriaren bitartez, erabiltzaileari hirugarrenek eskainitako prestazioak eta zerbitzuak eskuratzeko aukera ematen dioten estekak eta hipertestua ez dira GRÚAS Y TRANSPORTES IBARRONDO, S.A. enpresarenak izango, eta ez dira haren kontrolpean ere egongo. Erakunde horrek, hain zuzen ere, ez du bertan dagoen informazioaren gaineko eta informazio horrengatik sortu daitekeen edozein ondorioren gaineko inolako erantzukizunik izango.

G.- GRÚAS Y TRANSPORTES IBARRONDO, S.A. enpresak ez du inolako erantzukizunik izango, hirugarrenek markaren izenak, produktuen izenak eta marka komertzialak zilegitasunez erabiltzen ez dituztenean, betiere, erakunde horren jabetzapekoak ez izanik enpresaren webgunean agertzen badira. Era berean, enpresaren web orrian beste web batzuetara joateko jarritako esteken osotasunaren, egiazkotasunaren eta zilegitasunaren gaineko inolako erantzukizunik ere ez du izango.

H.- GRÚAS Y TRANSPORTES IBARRONDO, S.A. enpresak ez du inolako erantzukizunik izango, sistema informatikorako emaitza txarrak lortzeko asmoz hirugarrenek (esate baterako, testu-prozesadoreetako makroak, Javako appletak eta Active X programak) igorpen telematikoan bertan birusak sortzen badituzte.

I.- Azken batean, erabiltzailea bera izango da enpresaren webgunean azaltzen diren zerbitzuen, edukien, esteken eta hipertestuaren erabileraren gaineko erantzulea.

Grúas y Transportes Ibarrondo, S.A.

Carretera de la Avanzada 5
48950 Erandio
Bizkaia.